22007
home,page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-22007,qi-blocks-1.3.4,qodef-gutenberg--no-touch,stockholm-core-2.3.3,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.8.1,select-theme-ver-9.4,ajax_fade,page_not_loaded,vertical_menu_enabled,smooth_scroll,,qode_menu_,qode-mobile-logo-set,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.9.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-6
AURKEZPENA

Laudio herriari,

Legegintzaldi honetan, Hiri Antolamendu Plan Orokor (HAPO) berri bat onartu nahi dugu, aurreko legegintzaldian hasitako prozesuari jarraipena emanez.

 

Plan hau bereziki garrantzitsua da herriarentzat, gure soziologia eta komunitate gisa ditugun erronkak gure kaleak antolatuko dituen arauan gauzatzen baititu. Hau da, HAPO hirigintzaren ikuspegitik etorkizuneko Laudio irudikatzen duen araurik garrantzitsuena da.

 

Laudioko herritar guztiei bere eraketa prozesuan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztet arau honek duen garrantziagatik.  Herriko sentsibilitate ezberdinen artean egin nahi dugu.  Plan honen benetako eraginkortasuna eta arrakasta, guztion artean egiten lortuko dugunaren uste sendoa dugu. Egin dezagun guztion artean.

Ainize Gastaka Martínez

Laudioko alkatea

HAPOAREN BERRIKUSPENA

LAUDIOKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA (HAPO) BERRIKUSTEKO LANEN HASIERARI BURUZ

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea hobetzeko helburuarekin, eta dagokion zirriborroa edo zirriborroak egin aurretik, kontsulta publiko hau bideratzen da Laudioko Udalak gaitutako web-atariaren bidez, bai subjektuen bai eta etorkizuneko arauaren aldetik eraginik handiena izan dezaketen eta ordezkaritza handiena duten erakundeen iritzia jasotzeko, hurrengoei buruz:

 

EKIMENAREKIN KONPONDU NAHI DIREN ARAZOAK

 

Hirigintza-araudi bat eguneratu nahi da, zaharkituta geratu dena eta udalaz gaindiko arau berri askoren irizpideetara egokitu ez dena, eta esparru berria udalerriaren errealitatera egokitu nahi da, hazkundeari, mugikortasunari, kontsumoari, paisaiari, bizigarritasunari eta gizarte-kohesioari dagokienez. Herritarrek horri buruz duten iritzia beharrezkoa da.

 

ONARTZEKO BEHARRA ETA EGOKITASUNA

 

Ekonomiaren eta higiezinen hazkunde handiko garai batean onartutako plan bat berrikusten da, hainbat arrazoirengatik ia garatu ez dena eta udalerriaren eta lurraldearen egungo errealitatera gutxi egokitzen dena. Proiektua, udalaz gaindiko premisak betetzeko beharraz gain, herritarren bizitza hobetzeko aukera gisa aurkezten da, egungo jasangarritasun-irizpideetatik abiatuta. Herritarren behar zehatzak ezagutu behar dira.

HELBURUAK

HAPOREN BERRIKUSPENAREN HELBURUAK

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezarritakoaren arabera, honako hauek dira HAPOren berrikuspenaren helburuak:

 

o1. Udalerriko ingurumen-jasangarritasuna hobetzea, baliabide hidrikoen eta energetiko berriztagarrien kontsumoak ekosistemek horiek birjartzeko duten gaitasuna gaindi ez dezan, eta baliabide berriztaezinen kontsumo-erritmoak ez dezan gainditu baliabide berriztagarri iraunkorren ordezkapen-erritmoa; era berean, kutsatzaileen emisio-erritmoak aireak, urak eta lurzoruak horiek xurgatzeko eta prozesatzeko duten ahalmena gaindi ez dezan. Eta, horretarako, ahaleginak egiten ditu hirigintza-antolamenduak energia berriztagarrien erabilera eta aprobetxamendua, energia-eraginkortasuna, hondakinen ekoizpena minimizatzea eta hiri-sistemetan baliabide naturalak aurreztea sustatzeko.

 

o2. Lurzoruaren berezko baliabide naturalak babestea, bai ekoizpen-balioengatik, bai hirigintza-garapen jasangarrirako tokiko estrategiarako erreferentzia izateagatik.

 

o3. Lurzoruaren okupazio iraunkorra, birgaitze eta berrerabilpena kontuan hartzen duena, bai eta etxebizitza hutsen erabilera ere, hazkunde berriaren gaineko lehentasunezko aukera gisa, hiri-bereizketa eta -sakabanatzea saihestuz, lurraldearen funtzio primarioari eustea ahalbidetzeko, hiriguneen, landa-eremuen eta espazio naturalen ingurumen-balioen babesaren oinarri gisa, bai eta erabilera edo jarduera desberdinen integrazio eta kohesio espazial egokiaren oinarri gisa ere, mugikortasunaren sorrera murrizteko xedearekin.

 

o4. Eraikuntza jasangarria birgaitzearen bidez, lehentasuna emanez herriko jatorrizko guneetan eraikitako eta urbanizatutako ondarea berroneratzeari eta hutsik dauden etxebizitzak erabiltzeari.

 

o5. Mugikortasun jasangarria, ibilgailu motordunen erabilera behartua eta alferrikakoa murriztera bideratua, ingurumena errespetatzen duten garraiobideei lehentasuna emanez, eta erabilera konbinatua planifikatuz.

ERRONKAK

HAUSNARTZEKO DITUGUN ERRONKAK

ERRONKA ENERGETIKOA-MUGIKORTASUNA

Jasangarritasun energetikoari buruzko azterlana hobetzea, eskaria eta mugikortasun-eskaintza behar bezala kudeatzea ahalbidetuko duen hirigintza-plangintza, garraio publiko eraginkorragoa eta iraunkorragoa sustatzea, argiteria publikoa eta energia berriztagarrien tokiko ekoizpena sustatzea, edo karbonoa harrapatu eta biltegiratzeko teknologia berriak sartzea.

 

ERRONKA KLIMATIKOA-INGURUMEN-ERRONKA

Egokitzeko gaitasuna hobetzeko eta udalerriak klima-aldaketaren aurrean duen kalteberatasuna murrizteko proposamenak. Halaber, beste hobekuntza batzuk egin dira ingurumenean, kontserbazioan eta paisaian, bereziki lurzoru urbanizaezinean, baina baita hiri-lurzoruan ere.

 

BIZTANLERIAREN ERRONKA DEMOGRAFIKOA

Lurzoru urbanizaezinaren eta landa-guneen despopulazioa saihesteko proposamenak. Biztanle berriei aplika dakizkiekeen abantailak. Baita hiri-mailako neurriak ere, pertsona guztiekin, eta, bereziki, adinekoekin eta dibertsitate funtzionala duten pertsonekin, hiri-giro atsegina eta lagunkoia finkatzeko.

FASEAK

1 FASEA
Hirigintza-informazioa

Fase honen helburua da bildutako informazioa sistematizatzea eta hirigintzako informazioa edo lurraldean eragina duen informazioa eguneratzea. Azterketa- eta diagnostiko-etapa eguneratu bat da. Bereziki, fase honetan aztertuko da zer eragin izango duten planaren berrikuspenean honako araudiek eta planek: EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek (ekainaren 30eko 128/2019 Dekretua), Laudioko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialak (LPP) eta udalerrian eragina duten indarreko –edo izapidetzen ari diren– Lurralde Plan Sektorialek (LPS) berrikuspenaren eragina aztertuko da. Lurralde-loturen azterketa xehatua eta hiri-garapenaren kuantifikazioa jasoko dira, bizitegitarako zein jarduera ekonomikoetarako.

 

Diagnostiko eguneratuaren hainbat alderdi laburbilduko dituen dokumentu bat egingo da, Planaren Aurrerapen-agiria edo Zirriborroa egiteko oinarriak ezartzeko.

 

Azterlan horiekin batera, Laudioko gizarte-sareari hurbilketa ariketak egingo dira, hemen deskargatzeko daukagun Parte-hartze Programari hasiera emateko. Plan Orokor berria egiteko prozesuari eta partaidetza-etapei buruzko kronograma bat sartu da. Halaber, parte hartzeko gida labur bat, ohiko galderak argitzeko.

 

Une honetatik aurrera, Laudioko hirigintza-egoerari buruzko iritziak emateko eskatzen dizuegu. Diskurtsoen artikulazioa arintzeko, abiapuntuko egoerari buruzko laburpen labur bat prestatu dugu hemen, aurretiazko txosten bat. Dokumentu honetan aztertzen ditugun ardatzei hel diezaiekete, edo, besterik gabe, zuon interesei buruzko iritziak eman ditzakezue. Postontzia eskuragarri dago, bai ekarpenak egiteko, bai aztergai dugun proiektuari buruzko informazioa eskatzeko.

HERRITARREN PARTE-HARTZE PROGRAMA
PARTE HARTZEKO ESKULIBURUA ETA KRONOGRAMA
AURRETIAZKO TXOSTENA
ONLINE GALDETEGIA
TAILERRAK (INFORMAZIOA)

Hirigintza-informazioaren azterketaren emaitzak zehaztu ondoren, laburpen bat dago hemen, eta herritarrek deskargatu ahal izango dute, kontsultatu ahal izateko. Informazio hori izango da ondoren landuko den aurrerapen-dokumentuko erabakien oinarria.

2 FASEA
Aurrerapen-agiria egitea

Fase honetan, Aurrerapena egiteko talde-teknikoaren barne-lanak nahiz herritarrekiko harremanak emango dira.

 

Plan Orokorraren Aurrerapen-agiria edo Zirriborroa dokumentu bat da. Berorren bidez zehaztu nahi dira, batetik, Planaren egiturazko antolamenduaren aukera nagusiak eta, bestetik, helburu zehatzak eta horiek lortzeko erabiliko diren tresnen egokitasuna. Antolamendu Plan Orokorraren egitura nagusia definitzeko prozesu hau parte-hartzea bultzatzeko bokazioz sortu da. Definizio horretatik abiatuta, eta herritarrek onartzen dutela egiaztatu ondoren, idazketa-lanak egiten jarraitu ahal izango da, hasierako onarpen-faserako dokumentua osatze aldera.

 

Hasierako Dokumentu Estrategikoan, Mungiako hiri- eta lurralde-ereduaren hainbat aukera baloratuko dira (arrazoizkoak eta teknikoak, eta ingurumenaren aldetik bideragarriak), eta Planaren Aurrerapen-agirian edo Zirriborroan garatzen den alternatiba hautatzea justifikatuko da. Plan Orokorraren Hasierako Dokumentu Estrategikoarekin eta Zirriborroarekin, administrazio autonomiko eskudunari eskatu ondoren, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arrunta hasiko da.

 

Behin Aurrerapen-agiria edo Zirriborroa eta haren Hasierako Dokumentu Estrategikoa onartuta, fitxategiak eskuragarri egongo dira kontsultatzeko eta deskargatzeko, eta erakusketa egiteko gune bat prestatuko da.

PARTE-HARTZE TXOSTENA
EMAITZAK

AURRERAPEN-AGIRIA

HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA

3 FASEA
Iradokizunei erantzutea eta herritarren parte-hartzea aztertzea

Jendaurreko erakusketa zabalik  egongo da fase honetan, eta herritarrei deialdi berriak egingo zaizkie eztabaida kolektiboak ezartzeko. Adierazitako dokumentuari buruzko iradokizun zehatzak egiteko unea izango da hau. Parte hartzerako postontziak kontsultetarako eskuragarri jarraituko du.

 

Aurreko fasea itxi zuen jendaurreko erakustaldian Planaren Aurrerapenari edo Zirriborroari buruzko iritziak emateko gonbidapena egin ondoren, talde-teknikoak modu berezian aztertuko ditu parte-hartze prozesuaren ekarpen eta talde-dinamika bakoitza.

 

Etapa hau banakako txosten tekniko/juridikoekin amaituko da. Txosten horietan, erredakzio-taldeak, udaleko zerbitzu teknikoekin koordinatuta, aurkeztutako iradokizunak eta alternatibak aztertzen ditu. Txosten horiek berariazko dokumentazio gisa txertatuko dira webgune honetan.

 

Iradokizunak nola eta non aurkeztu behar diren jakin nahi izanez gero, web honen bidez jasoko duzu erantzuna. Txosten tekniko juridikoak gune honetan kontsultatuko dira. Prozesuak irauten duen bitartean, postontzia erabilgarri egongo da kontsultetarako.

 

PARTE-HARTZEAREN LABURPENA

IRADOKIZUNEN TXOSTENA

4 FASEA
Plan Orokorra egitea, hasierako onespenerako eta ingurumen-ebaluazio estrategikorako

Fase hau, funtsean, Aurrerapena egin behar duen taldearen barne-lana emango da. Plan Orokorraren dokumentazioa egitean errespetatu beharreko irizpide eta helburuak jasotzen dituen Udal akordioa ikusi ostean, talde egileak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren dokumentua egiteko lanak hasiko ditu.

 

Horrela, Plan Orokorraren atariko bertsioa -baina osoa- egiten egongo dira indarrean dagoen Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legean zehazten den edukia jasotzen duena, hain zuzen ere, egiturazko hirigintza-antolamendua eta antolamendu xehatua bereizteari buruzkoak diren 53., 56., 61. eta 62. artikuluetan ezarritakoa. Era berean, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 31. artikuluan ezarritako dokumentu-eskakizunak beteko ditu, Ingurumen-Ebaluazio Estrategikoa behar duten planetarako.

 

Ingurumen-azterlan Estrategikoa erantsiko zaio dokumentu tekniko honi, eta horrek aukera emango du ildo estrategiko posibleen ondorioak ezagutzeko, baita aukera horiek  alderatzeko, jarduketa gomendagarrienak hautatzeko, onartezinak direnak baztertzeko (halakorik badago) eta ingurumen eragin negatiboak onargarri egingo dituzten ingurumen-zuzenketak definitzeko ere. Ingurumen-azterlan Estrategikoak bete egin beharko ditu  ingurumen arloan eskumena duten Erkidegoko administrazioen txostenean  betebeharrekotzat jotzen diren zabaltasun-, xehetasun- eta zehaztasun-mailak (txosten hori ingurumen-izapide estrategikoa hasteko eskaerari erantzunez bidaliko dute administrazioek). Eranskin hauek izango ditu: Eragin Akustikoari buruzko Azterlana eta Iraunkortasun Energetikoari buruzko Azterlana.

 

Fase honetan, honako agiri biak ere baloratuko dira: batetik, generoaren araberako eragina ebaluatzeko dokumentua; eta bestetik, planaren hizkuntza-inpaktua ebaluatzeko dokumentua.

 

HASIERAKO ONESPENAREN DOKUMENTUA

5 FASEA
Herritarren parte-hartzea eta jendaurreko informazioa alegazioak aurkezteko

En cuanto a la participación, la ciudadanía volverá a ser convocada para desarrollar talleres colectivos, se dispondrá atención presencial y se expondrá y explicará el documento una vez aprobado. Podrá consultarse presencialmente y podrá descargarse aquí mismo.

Parte-hartzeari dagokionez, herritarrei berriz deituko zaie tailer kolektiboak egiteko. Aurrez aurreko arreta martxan jarriko da eta dokumentua onartu ondoren publikoki erakutsi eta azalduko da. Era berean, aurrez aurre kontsultatu ahal izango da, eta hementxe deskargatu ahal izango da.

 

PARTE-HARTZEAREN LABURPENA

 

Jendaurreko erakustaldian Hasierako Onespenaren Dokumentuari edo Aurretiazko Bertsioari buruz jendea eta erakundeak beren iritziak ematera gonbidatu ondoren; hau da, aurreko fasea itxi ostean, talde teknikoak modu berezian aztertuko ditu parte-hartze prozesuaren ekarpen eta talde-dinamika bakoitza.

 

Etapa hau banakako txosten tekniko/juridikoekin amaituko da. Txosten horietan, erredakzio-taldeak, udaleko zerbitzu teknikoekin koordinatuta, aurkeztutako iradokizunak eta alternatibak aztertzen ditu. Txosten horiek berariazko dokumentazio gisa txertatuko dira webgune honetan. Halaber, orain arte bizitako parte-hartze prozesuaren ondorioak azalduko dira.

 

Eragindako interes publikoak kudeatzen dituzten administrazioen txostenak ere  dokumentu espezifiko modura erantsi beharko dira agiriotan.

 

Ekarpenetatik (administrazioen eta erakundeen alegazioak eta txostenak) hurrengo fasean azaldutako proposamena hobetzeko aukera emango duten aldaketak aterako dira.

 

Alegazioak aurkezteko moduari eta lekuari buruzko informazioa behar izanez gero, webgune honen bidez erantzun ahal izango diegu. Txosten tekniko-juridikoak gune honetan kontsultatuko dira. Prozesuan zehar, postontzia egongo da eskuragarri, kontsultak egiteko.

 

PARTE-HARTZEAREN LABURPENA

ALEGAZIOEN TXOSTENA

6 FASEA
Behin betiko Onartzea. Dokumentua aldatzea eta herritarrei informazioa ematea

Fase honetan egokitu beharko dira Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako bertsioko dokumentuak eta Ingurumen Eraginaren Azterlana –eta, hala badagokio, azterlan osagarriak– informazio publikoko eta herritarren parte-hartze prozesuen emaitzetara, baita eragindako interes publikoak kudeatzen dituzten administrazioen nahitaezko txostenetara ere.

 

Doitutako dokumentazio hori, Udalak onartu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari bidaliko zaio, txostena egin dezan, eta ingurumen-organoari, ingurumen-adierazpen estrategikoa egin dezan.

 

Hasierako onarpena jasotako bertsio horri Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostenak ezarritako egokitzapenak aplikatuko zaizkio, baita Ingurumen Adierazpen Estrategikoan egindako proposamenak ere. Ondoren, Udalbatzaren esku jarriko da, behin betiko onar dezan. Kapitulu bat sartuko da, Plan Orokorrean ingurumenari lotutako puntuak zelan txertatu diren islatzeko.

INFORMAZIO- ETA EKARPEN-POSTONTZIA

Bidali zure iradokizunak modu azkar eta errazean posta elektronikoz, esteka edo formulario honen bidez: buzon@laudioplanorokorra.eus